User:Theklan/Mailegu kontratu
Mailegu Kontratua
[edit]Definizioa
[edit]Mailegu kontratu batean, alderdi batek besteari gauza ematen dio, epe batean itzul dezan.
Historia eta garrantzia ekonomikoa
[edit]Gizakia komunitatean bizi denetik, era guztietako harremanak egiteko beharra ikusi du, pertsonekin eta ondoren instituzioekin, azken hauek, ondasunak gorde eta eskuratzeko aukerak eskaini dituzte, horrela bankuak gizartearen historian presente egon dira.
Mendeak atzera egin ezkero, antzinako munduan, pertsonek besteek emandako haziak behar zituzten erein ahal izateko, mota honetako maileguak dira lehengotarikoak, feniziarrek (merkatari garrantzitsuak) K.A 2000.urte ingurukoak direlarik. Jakina da, Mesopotamiako biztanleak, gariea eta urrea bere jauregietan gordetzen zituztela.
Gerora, antzinako inperio haundiak egon ziren bitartean,Greziakoa eta Erromakoa, mailegatzailek iada jesapenak (emprestito) egiten zituzten, dirua aldatzeak gain (txanponak), gordailuak onartzen zituzten. Asian ere horrelako ebidentziak aurkitu ziren, diruzko maileguak egin zituztenaren aztarnak hain zuzen ere.
Esan beharra dago, Erromaren kasu zehatzean, bere armadaren ahalmena soilik nabarmentzea ez litzateke nahikoa izango, ezarri zituzten legeak sistema burokratikoarekin lotuta zioazen, eta horrek gaur egun badu islada. Garai honetan iada ezagutzen zuten “interes” kontzeptua, honen erabilera ez zegoen araututa eta erabiltzaileek komeni zitzaien tasa ezarri zezaketen. Garai honetan, familia batek bere zorrak ordaindu ezin bazituen, esklabutzarekin edo heriotzarekin zigortuta zegoen. Erromako mailegatzailerik ezagunena Bruto izan zen (Julio Cesar senatariaren bizitzarekin amaitzeko konplotean parte hartu zuenetako bat izan zen), maileguak ematerakoan interesak %48an jartzen zituen.
Kontzeptua formalizatuz joan zen eta Bankak, gaur egun ezagutzen ditugun ezaugarri askorekin, Errenazimentuaren hasieran sortu zen Erroman, Venezia, Florentzia eta Genovako portua bezalako hiri potentzialetan hain zuzen ere. Florentziaren kasuan, Bardi eta Peruzzi familiek hiriko banka dominatzen zuten XVI.mendean, sukursal ugari ezarri zituzten Europako hainbat hiritan. Ala eta guztiz ere, bankurik ezagunen Medicitarrena izan zen, 1397. urtean Juan de Medicik sortua, ondoren bere semea Cossimo, errenazimendu garaiko bankari ezagunenetarikoa izan zen. Bankari profesionalaren lanbidea 1100.urte inguruan sortu den, banchieri moduan, honen jatorria, petrsona hauek transakzioak egiteko esertzen zien lekuari egiten zien erreferentzia.
Denboraren poderioz, Bankaren garapena Europa osora zabaltzen hasi zen, Amsterdamen (XVI.mendean) edo Londresen (XVII eta XVIII.mendeetan) berrikuntza nabarmenak ematen hasi ziren. Hiri hauetako figura ezagunena, Rothschild familia izango dugu, judu-alemaniar dinastiakoak izan ziren, Europako finantzetako pertsonaiarik garrantzitsuenak bilakatu ziren.
Azpimarratzekoa da, pasatako mendeetan, kristautasunean sinesten zutenek ez zuten ondo ikusten interesak zituzten maileguak, are gehiago, pekatu ere kontsideratzen zituzten, usurarena. Paradoxikoki, Espainia berrian, bankari eta mailegatzaile handiak Jesusen Konpainiakoak izan ziren, eginkizun bankario eta kredituei esker, aberastasun handiak lortu zituzten, horrelakoa izan zen egin zuten sarraskia, 1767.urtean Ameriketako lurretatik botatzeko arrazoietako bat izan zela, Espainiako monarkaren figura indartze aldera, egin zituzten negozio jesuistikoen ondorioz murriztuta geratu bai zen.
Planteatu dugun egoera ikusita, soilik judutarrak zuten ahalmena horrelako negozioak burutzeko, mailegu kontratuarenak hain zuzen ere. Leku askotan, “juderia” bezala ezagutzen zirenak, negozio bankarioak egiteko guneak bihurtzen hasi ziren. Denborarekin eliza malgutuz joan zen termino bankarioetan, bi termino bereizten hasi ziren. Batetik, bizirauteko maileguak bezala ezagutzen direnak egongo dira, interesak kobratzea legezkontrakoa izango da hauetan, eta inbertitzeko maileguak, non, justifikatuta gelditzen den ezarri zitekeen interes tipoa. Gerora, harremanetarako tresna berriak iritsi ziren, bankuak modu masibo batean hazi ziren, ez soilik bere neurrian, baizik eta bere irismen geografikoari dagokionez.
Adibide moduan, Mexiko aipatuko dugu. Gizarte prehispanikoan, merkantzien trukea eta kontuen konpentsazioaz gain, hainbat txanpon berezi erabili ziren, diru primarioaren antzeko funtzioak betetzen zituztenak, hau da, elkartrukeak egiteko ordainketa moduak ziren.
Konkistarekin, txanpon metalikoak eta kontuak egiteko unitateak eraman zituzten. Denboraren poderioz, baloreekin eta denborarekin termino monetarioak kalkulatu ziren, ordainketa pieza metaliko, txanpon, dokumentu edo merkantzien elkartrukeekin egin arren, ez zen kontuan hartzen.
XVI.mendean moneta eskasia eta likidezia falta egon zen, krediturako tresna desberdinak banandu ziren. Mexikoko analisi notarial batzuk aztertuz ikusi daiteke, kreditu horien zabalkundea zein izan zen, kreditu bidez egiten ziren operazioak ziren ugarienak. Aipatu beharra dago, kreditu bidezko salmentetan, egon ziren tasak %68a izatera heldu zirela.
Etapa kolonialaren ondotik, Eduardo Turrent ikertzaileren azterketaren ildotik, 1864.urterarte ez zegoen Bankarik Mexikon, baina bai kredituzko operazioak, Jesuitek bezalako ordena erlijiosoek emanak izaten ziren.
Gaur egun, mailegu pertsonalak zein kredituzkoak, finantza munduan asko erabiltzen diren eragiketak dira. Egunetik egunera pertsona gehiagok aukeratzen dute modu hau, likidezia lortzeko, proiektuak modu erraz eta arruntean aurrera ateratzeko, ikusi dugun moduan hau ez zen izan horrela beti.
Izaera juridikoa
[edit]Mailegu kontratua Kode Zibileko 1740.artikuluak arautzen du. Mailegu kontratuaren izaera juridikoaz aritzeko, bi ikuspuntu ezberdin kontuan hartu behar dira. Alde batetik eta jatorrian beti jaso da kontratu erreal gisa, traditioaren garrantzia abiapuntu gisa hartuta. Badakigu, mailegu kontratu batean entrega bat egingo dela kontratua sortuz. Entrega betekizun formala izango da kontratu erreal baten garaian.
Hala ere, gaur egun zalantzan jartzen da honako sailkapen hau, onartu egin baita mailegu kontratu batean adostasuna eman daitekeela. Honekin, mailegu kontratuaren izaera xedatzailea aipatu behar da. Bi alderdiek idatziz jaso dezakete mailegu kontratuaren itzultzeko inguruabarrak. Normalean itzultzeko obligazioaren epean ematen da adostasuna. Kasu honetan alderdiak kontratuaren izaera juridikoa aldatuko dute, mailegu kontratua adostasunezko kontratua edo kontratu pertsonala bilakatuz.
Bukatzeko aipatu beharra dago, mailegu kontratu bat zibila edo merkataritzako izan daitekeela. Zibila ez dela aurreikusteko Merkataritza Kodeko 311 artikuluko baldintzak beteko ez direla ziurtatu beharko dugu: alderdietako bat merkataria izango da eta kontratuaren objektua den gauza merkataritza jarduera lotuta egon beharko du.
Motak
[edit]Kode Zibilak bi mailegu mota bereizten ditu:
- Komodatua edo erabiltzeko mailegua: Alderdi batek besteari gauza suntsiezin bat ematen dionean gertatzen da, denbora jakin batean erabili eta bueltatzeko.
- Mutuoa edo kontsumo mailegua: Mailegu hartzailea gauzaren jabe bihutzen denean ematen da, eta honek, kalitate eta espezie bereko zerbait bueltatu beharko du.
Mutuoa
[edit]Ezaugarriak
[edit]- Erreala: Mutuoak, aldebien adostasunaz gain, kontratua gauzatu dadin, diruaren edo gauza suntsigarriaren entrega egin behar da. Hau da, alderdiek kontratua dokumentu publiko edo beste dokumentu baten bidez formalizatuta izan arren, kontratuaren zati bat bakarrik gauzatu dute, eta oraindik ez dute amaitu. Kontratua gauzatua egongo da alderdiek gauzaren entrega edo diruarena egiten dutenean. Momento honetatik aurrera sortuko dira eskubideak eta obligazioak.
- Aldebakarrekoa: Mailegu emaileak gauzaren entregarekin bere obligazioa bete du. Mailegu hartzaileari sortzen zaizkio orain obligazioak. Emaileak hartzailearen aurrean izango ditu eskubideak.
- Nagusia: Mailegu kontratuak sustantzia juridikoa eta existentzia propioa dauka. Ez dago aurreko kontratu baten menpe.
- Kostubidezkoa: Mutuo hartzailea behartuta dago interesak ordaintzera emaileari, kontrakoa hitzartu ez denetan. Dohakoa izango da alderdiek horrela adostu badute esanbidez.
- Absolutua: Kontratu guztiak bezala, alderdiak baldintza gehiago ezarri ditzazkete. Horrelakorik egin ezean, kontratu absolutu bat izango da, eta ez baldintzazkoa.
Elementuak
[edit]- Oinarrizko elementuak
- Adostasuna: Alderdien artean adostasuna emango da, mailegu emaileak gauza entregatuko du eta hartzaileak berriz adostutako epe eta inguruabarren arabera itzultzeko obligazioa izango du
- Objektua: Kontratuan adostutako diru kopurua (prezioa) edota ondasun suntsigarri bat izango da mailegu kontratuaren objektua.
- Elementu pertsonalak
- Mailegu hartzailea:
Gauza jasoko duen alderdia izango da. Mailegu hartzailearen obligazioei dagokienez, lehenik eta behin, itzultzeko obligazioa aipatu beharra dago. Hartzailearen oinarrizko obligazioa da. Diruzko mailegu baten aurrean egon ezkero, KZeko 1170 artikulura jo beharko dugu, aldiz, gauza suntsigarri bat baldin bada mailegu kontratuaren objektua, kasu honetan, espezie eta kalitate bereko edota gauza berbera da itzuli beharko duena. Bestalde, interesak hitzartu baldin badira, interesak ordaintzeko obligazioa gehituko zaio. Honetaz gain, kontuan hartu beharko da itzultzerakoan gerta daitezkeen ezkutuko akatsen edo ebizkioaren aurrean erantzuteko erantzukizuna izango du.
- Mailegu emailea:
Gauza entregatuko duen alderdia izango da, honako hau da bere obligazio nagusiena. Gauzaren ezkutuko akatsa eta ebikzioagatik erantzun egin beharko du. Bestalde, hemen maileguaren izaera erreala kontuan hartu beharko dugu, hala baldin bada ez delako entrega egiteko obligazioa egongo iadanik entrega eginda egongo delako.
- Elementu errealak
- Diru kopurua.
- Gauza suntsigarriak: espezie bereko gauzekin ordezkatu daitezkeen ondasunak dira. Erraztasunarekin beste antzekoa eta kalitate bereko gauzarekin ordezkatu dezake mailegu hartzaileak itzultzerako orduan.
- Interesak: Bestalde, mailegu kontratuaren interesak ditugu. Alde batetik mailegu kontratuaren interes legala ezarriko da eta beste aldetik, berandutza interesak ezarriko dira, alderdien artean adosteko aukera dagoela jakinda. Berandutza interesak zigor gisa ulertu behar dira, berandutza interesak ordaindu beharko ditu mailegu hartzaileak ez betetzea ematen denean. Epea igaro ondoren itzulketa ez denean egin, berandutza interesak ordaindu beharko ditu mailegu hartzaileak/zordunak.
- Denborazko elementuak
Alderdiek mailegu kontratuaren denbora hitzartu egingo dute. Hitzartutako mailegu kontratuak interesak baldin baditu, KZeko 1127.artikuluaren arabera, ezarritako epea bi alderdien onuran ezarriko da. Honako kasu hau ematen ez denean, zordunaren onuran pentsatuta ezarriko da epea.
- Baliozkotasun elementu
- Formazko elementua: Kontratu erreal baten aurrean gaudela kontuan hartuz, entrega betekizun formala izango da mailegu kontratua sortzerako garaian. Hala ere, kostubidezko mailegu kontratu baten aurrean baldin bagaude, eta interesak baldin baditu eta alderdien artean adostasuna eman denean, idatziz jasoko da kontratua eta entrega ez da betekizun formala izango
- Gaitasuna: Bi alderdiek mailegu kontratu bat eratzeko garaian, kontratzeko gaitasunaz gain, mailegu emaileak besterentzako gaitasuna izan beharko du. Bestalde, emantzipatutako adingabeak ezingo du mailegu kontratu bat egin guraso edo kuradorearen baimenik gabe, KZEko 323.artikuluaren arabera. Eta bestalde, tutoreak ezingo mailegu kontratu bat egin epailearen baimenik gabe (KZeko 271.8.art)
Komodatua
[edit]Ezaugarriak
[edit]- Aldebakarreko kontatua da. kontratu sinalagmatiko imperfektu bat izatera heldu daiteke, komodatu hartzaileak emaileari gauza kontserbatzeagatik sortu diren gastuen kalteordainak ordaintzera behartuta ikusten denean.
- Dohako kontratua bat da. Kode zibileko 1740.artikuluak horrela arautzen du.
- Kontratu errela da, bere perfekzionamendua gauzaren entregarekin gauzatzen ba da.
- Denbora baterako kontratua da, eta ez du gauzaren jabetza xedatzen.
Elementuak
[edit]- Adostasuna: Komodatua kontratu erreala den heinean, entregaz perfekzionatuko den kontratua da. Hala ere, horretaz gain, adostasunarekin ere sortuko da
- Elementu pertsonalak
- Komodatugilea: Gauza ez suntsikorraren entrega egiten duena da. Komodatudunak gauza duen bitartean, berak izango du gauzaren gaineko jabaria. Honek esan nahi du errebeindikazio-akzioa tarteratzeko aukera izango duela. Doakoa da kontratua dela kontuan hartu behar dugu, prezioa ezarriko balitz errentamendu kontratu baten aurrean egongo ginake
- Komodatuduna: Erabiltzeko eta gozatzeko jasoko du ondasuna. Ondoren itzultzeko obligazioa izango duelarik. Doakoa den kontratu baten aurrean gaudenez gauza bera itzuli beharko du.
- Gaitasuna: Alderdiek elkar obligatzeko gaitasuna izango dutenez, komodatu kontratua egiterako unean, jarduteko gaitasuna eskatuko da eta kontratatzeko gaitasuna. Gauzaren erabilera da trasmititzen dena, hori dela eta gutxieneko eskubidea duen edonor egin dezakela ulertu dezakegu. Hala ere, hau ezingo da gertatu eskubide pertsonaletan.
- Forma elementua: Alderdiek elkar obligatzeko gaitasuna izango dutenez, komodatu kontratua egiterako unean, jarduteko gaitasuna eskatuko da eta kontratatzeko gaitasuna. Gauzaren erabilera da trasmititzen dena, hori dela eta gutxieneko eskubidea duen edonor egin dezakela ulertu dezakegu. Hala ere, hau ezingo da gertatu eskubide pertsonaletan.
- Elementu erreala: Gauza ez suntsigarriak izango dira komodatuaren objektua. Doakoa den trasmisioa. Honek esan nahi du ezingo direla espezie bereko beste ondasun edo gauza batekin ordezkatu. Hortaz, ulertzen da komodatu hartzaileak itzulketa egiterako unean jasotako gauza bera itzuli beharko duela. Hau irizpide gisa hartuz, esan daiteke ez suntsigarriak izateaz gain, kontsumitu ezin diren gauzak izan behar direla, gauza berbera itzuli behar dela kontuan hartuz. Emandako gauza higigarria edo higiezina izan daiteke
Mailegu kontratua ordenamendu ezberdinetan
[edit]PERU
[edit]Esan bezala ordenamendu espainiarren zalantza eta eztabaida sortzen da mailegu kontratuaren izaera zehazterako garaian, kontratua erreala den ala adostasunezkoa den sailkatzerakoan. Hala ere ordenamendu askok ez dute honako arazo hau. Peruko Kode Zibilak, adostasunezko kontratu gisa sailkatzen du eta gure ordenamenduan ez bezala, bateratze lana egin da mailegu kontratu zibila eta merkantilaren artean. Honako ordenamenduaren beste bereiztasunetako bat mutuo faltsua da. Mutuo faltsua Peruko Kode Zibilak eta Suizako Obligazioen Kode Federalean soilik aurki dezakegun kontzeptua da. Mutuo faltsu baten aurrean egongo gara, diru baten prestazioa egin eta salgaiak itzultzen direnean, hau da, salerosketa kontratu baten aurrean egongo garela ondorioztatuz. Honako kontzeptu hau aipatutako bi ordenamenduek soilik arautzen dute, gainontzeko eraentza modernoek ez dute honako supostu hau jasotzen.
ARGENTINA
[edit]Argentinako ordenamendua irizpide gisa hartuz bi kontzeptu jasotzen ditu, bereizketa bat eginez: alde batetik, mutuoaren kontratu aldebakarra bereizten du, traditioaren perfekzionatuko den kontratua delarik eta beste aldetik, kostubidezkoa edo doakoa izan daitekeen mutuoaren promesa jasotzen du. Argentinako ordenamenduaren arabera, ahoz kontratua eratzeko aukera dagoenez, eta ez dagoenez idatzita jasotzeko betekizunik, arazoak sortzen dira kontratua eman dela frogatzerako garaian eta baita traditioa, entrega, egon dela frogatzeko
KUBA
[edit]Kubako ordenamendu juridikoak, beste herrialdetako sistemetan ez bezala, ez ditu elkarrekin arautzen komodatua eta mutuoa. Bi kontratu erabat ezberdin bezala aldarrikatzen ditu. Kubako Kode Zibilak, autonomoak eta ezberdinak diren bi figura gisa ulertzen ditu. Honako sailkapen honek, erromatar zuzenbidean dauka oinarria.
Merkataritza zuzenbidearen ikuspegitik, Kubako ordenamenduak mutuoa soilik onartzen du merkataritzako mailegu kontratu gisa
Bibliografia
[edit][1]Luis Diez Picazo, Antonio Gullón. "Sistema de Derecho Civil. 2". Editorial Tecnos. Madrid. 9ª Edición (2003).
[2]Gonzalez Rodriguez. “El contrato de préstamo” . Monografias, derecho.
[3]Beriain Flores, Irantzu. "Kontratuen teoría orokorra eta kontratuak banan banan". UPV-EHU
https://www.solcredito.es/blog/breve-historia-de-los-prestamos