Jump to content

User:Maitechuvi/nada (novel) eus

From Wikipedia, the free encyclopedia

Nada (eleberria)

[edit]

Nada Carmen Laforetek 1944ean idatzitako eleberri bat da, 1945eko urtarrilaren 6an Premio Nadal saria irabazi zuena; beranduago, 1948an, Real Academia Españolako Fastenrath saria jaso zuen. Lanak idazlearen adinagatik ez ezik, momentu hartan 23 urte zituela, Laforetek egin zuen garai hartako gizartearen deskripzioagatik ere, arreta deitu zuen. Eleberria autobiografikoa zela esan zutenen aurrean, idazleak berak zera idatzi zuen Novelas izenburudun sarreran (1957ko lehenengo edizioa, Barcelona, Planeta Editoriala): "Nire gainontzeko eleberrien antzera, ez da autobiografikoa, nahiz eta neska ikasle baten istorioak, ni Bartzelonan izan nintzen moduan, baita ni neu bizi izan nintzen hiriko kalean kokatu izanaren inguruabarrak, behin baino gehiagotan eztabaida hau planteatu".

Nada atxikimendu existentzialista duen eleberri bat da non Carmen Laforetek Espainiako gudaostean bizi zen pobrezia eta geldialdia islatzen duen. Idazleak lan honekin, garaiko prosaren berriztatzea ekarri zuen literatura estiloan idatzia, gudaosteko burgesia txikiaren desagerpen geldoa transmititzen jakin zuen.

Eleberri hau "El Mundo" egunkariko XX. hamarkadako gaztelerazko 100 eleberri hoberenen zerrendan sartu zen.

Argumentua

[edit]

Eleberriko protagonista, Andrea izeneko gazte bat da gerra zibila bukatu bezain laster Bartzelonara doana ikasteko eta bizitza berri bat hasteko asmoz.Andrea bere amonaren etxera iristean, non bakarrik bere haurtzaroko oroitzapenak dituen, bere ilusio guztiak hautsita ikusten dira. Aribau kaleko etxebizitza honetan, non bere amona bizitzeaz gain, bere izeba Angustias, bere osaba Román, bere osaba Juan, azken honen emaztea, Gloria, eta neskamea ere bizi diren, tentsioak ez du eteten goseaz, zikinkeriaz, indarkeriaz eta gorrotoz beteriko giro batean. Andrea, bere izeba Angustiasek zapaldua bizi zena, bere bizitza aldatuko dela sentitzen du bere izeba joaterakoan, baina gauzak ez doazkio berari benetan gustatuko litzaizkion moduan. Hala ere, unibertsitatean Ena ezagutzen du, bere lagun mina izango dena eta bere bizitzan toki garrantzitsua izango duena, berarekin batera ikasiko baitu kanpoko munduak eskaini dezakeena.

Eleberriak hain giro itogarria eratzea lortzen du papera zeharkatzea lortzen duela eta irakurlearengana iristen dela. Etxe ilun, itxi, zikin eta kirasdun honen giro zapaltzailean, mikrokosmos antzeko honetan, pertsonaietako baten bati zer gertatzen zaion, zer pentsatzen duen, zer sentitzen duen galdetzen zaionean, sarritan erantzun bera lortzen da: "ezer ez".

Carmen Laforet bere denborari aurreratzen zaio prosa intimista eta fotografiko batekin, non garaiko Bartzelona ederki deskribatzen den. Horretarako, idazleak inpresionismoaren baliabide propioak erabiltzen ditu. Baliabide inpresionista hauen erakusgarri gisa, Nada eleberrian deskribapena gailentzen da. Protagonistak arreta jartzen du bere Bartzelonarako helduera inguratzen duen guztian; ikuspegi guztiz subjektiboa transmititzen du, objektuak berez nolakoak diren ez baititu deskribatzen, baizik eta berak hautematen dituen moduan, bere sentipen eta emozioak erantsiz. Rosa Navarrok, literaturan katedradunak, baieztatzen du esanguratsua dela autoreak "parecer" hitza horrenbeste erabiltzea. Era berean, "tener la impresión", "tener la sensación" edo antzeko sintagma ugari ageri dira eleberrian. Bestalde, eleberrian gehien errepikatzen den forma erretoriko bat konparaketa da.

Tartearen erabilera kontakizunean

[edit]

Lana Bartzelonan garatzen da, non Andreak, 18 urteko neska gogotsu eta tolesgabeak, bere Unibertsitateko hurrengo urtea hor egitea erabakitzen duen. Baina berarentzat bizitza aldaketa erakargarri bat dena erabateko desengainua bihurtzen da, horren ondorioz helduarora eramango duten egoera larriak bizi egingo baititu. Andreak, gizarte burgesaren eta gerraosteko lehenengo urteko gizarte kontserbadorearen aurka egin behar izan zuen, frankismopean eta gosete larria jasaten, non emakumeek ez zuten ezer desiratzeko eskubiderik, ezta haien burua hobetzeko, baizik eta amatasunera soilik zuzendutako objektuak zirela onartu behar zuten. Emakumeen artean lutozko jantziak eramatea araua zen hurbileko norbait hiltzen zenean, eta norbere buruaz beste egitea mespretxugarria zen, kristau batek ezin baitzuen bere bizitzaren aurka egin. Andreak egunero bi eremu desberdin tartekatzen zituen: alde batetik, Aribau kaleko famili etxea, non indarkeria eta gosea gailentzen ziren; bestalde, Unibertsitatea, entretenimendu, laguntza eta gozamen tokia, bere estutasuna gainditzeko beharrezkoa.

Eleberriaren ikuspuntua

[edit]

Istorio hau lehenengo pertsonan kontatzen da protagonista beraren eskutik, etorkizunean, Bartzelonan bizitakoak gogoratzen duen bitartean;Andrea heldua dela "Behintzat horrela giñela uste genuen "esandian adierazten da.Azalpen horrekin,kontatzaileak,gazte zen modukoa horain ez dela ohartarazten du .Carmen Laforeteko ikuspuntua,zalantzarik gabe,Andrea bezalakoa da.Tristeziaz itotako ikuspuntua,40 urteetako españako gizarteak sufritutako miseria guztia salatzen du.Eleberri honekin,Carmen Laforet,gerraosteko sortu zen korronte literarioarekin erlazionatu egin da,existentzialismoa.